TRANTSIZIO EKOSOZIALERAKO BAZTAN-
BIDASOAREN DIAGNOSTIKOA
EKONOMIA SOZIAL ETA ERALDATZAILEAREN IKUSPEGITIK
Ikerketa honek Baztan-Bidasoaren diagnostikoa egiten du, trantsizio ekosozialerako aukerak eta erronkak Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen ikuspegitik aztertuz. Marko teorikoa, datu ekonomikoak, tokiko eragileen elkarrizketak, soziograma eta AMIA uztartzen ditu. Emaitzek zahartzea, zaintza, energia, elikadura, enplegu duina eta bertako ehun ekonomikoaren ahultasuna nabarmentzen dituzte. Aldi berean, proiektu, sare eta eragile errotuak badaudela ondorioztatzen du, baina haien arteko lotura indartu behar dela, ikuspegi integrala, gobernantza publiko-komunitarioa eta interkooperazioa sustatuz, beharrei erantzuteko tresna praktiko eta errotuen bidez, eta tokiko bizitza duina bermatzeko ere.