ZER DA TRANTSIZIO EKOSOZIALERAKO BEHATOKIA?
Behe Bidasoan krisi ekologiko, sozial eta ekonomikoari erantzuteko bide lerro posibleen ikerketa gunea.
Krisi demografiko edo zaintzen krisiak, krisi klimatikoa eta egitura sozioekonomikoak deribatutako problematikak behatu eta hauen aurreko alternatibak proposatzeko gunea da Behatokia. Behe Bidasoan proiektu ezberdinek eduki dezaketen aukera eta eraginak aztertzeko gunea da, bai eta ezagutza hauek partekatu eta aktibatu ahal izateko saretze eta aliantzen espazioa.
Asko dira jasangarritasun hirukoitza lortzeko ukitu beharreko lan lerroak, eta zein baino zein konplexuagoa. Behatokiaren lehen fase honetan lehen lau proposamen aztertu dira: auzoetatik eraikitako hiriak; zaintza kooperatiba trantsiziorako eredu gisa; ekonomia sozialeko polo kooperatiboen inpaktua eta ekonomia zirkularra elikadura alorrean lantzen hasteko bide lerroak.
SUSTATZAILEAK:
Gune honetako sustatzaile gara BDSKoop Elkartea eta Hiritik At kooperatiba. Gizartearen onura bilatzen duen ekonomiaren parte garen enpresak eta elkarteak gara.
ALIATUAK:
Erakunde publikoak:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen finantziazioari esker burutu ahal izan da espazio hau.
Unibertsitateak:
EHU-ko Gizarte Ekonomia alorreko GEZKI sailarekin batera egin dira ikerketa lanak.
Auzo Elkarteak:
Irungo Auzo Elkarteen Federazioaren parte hartzeari esker garatu da “Auzoetatik” lan lerroa.