ZAINTZA KOOPERATIBAK
Irungo udalerrirako bideragarritasun plana
Helduen zaintza lan-baldintza tiranoetan egiten da Euskal Herrian. Emakume migratzaileak dira jendartearentzat prestigiorik ez duten lan hauek egiten dituztenak, soldata minimo eta muturreko egoeretan. Enpresek dirua metatzeko erreminta gisa erabiltzen dute sektorea, eta horretarako, emakume langileak esplotatzen dituzte. Instituzioek, bestalde, zaintza lanen azpikontratazio eta pribatizazio prozesuak dituzte martxan, erabiltzaileak zein langileak prekarietatera kondenatuz.
Konponbideen bilaketan, lan hau Irungo udalerriaren inguruan egindako zaintzaren kooperatibizazioari buruzko ikerketa da. Proiektua galdera hauei erantzuteko jaio da: Zeintzuk dira Irunen zaintza kooperatiba bat sortzeko dauden aukerak edota beharrak? Eta zeintzuk indargune eta ahulguneak?