02
Eman beharreko pausuak
Irunen zaintza kooperatiba bat sortzeko eman beharreko pausuak
BIDERAGARRITASUN EKONOMIKORAKO ANALISIA
Kooperatibak funtzionatu dezan behar izango dituen gutxieneko zifrak ezarri
BAZKIDEAK IDENTIFIKATU
Kooperatibako bazkide izango diren pertsonak lotu behar dira. Hiru bazkide mota izango dira.
BAZKIDE LANGILEAK
Ekiteko eta lan-ordu boluntario asko egiteko dauden emakume zaintzaileak izan behar dira.
BAZKIDE KOLABORATZAILEAK
Kooperatiban sinesten duten eta laguntzeko prest dauden eragileak.
Gaian adituak diren elkarte zein pertsonen konfiantzazko talde boluntario bat sortu behar da.
BAZKIDE ERABILTZAILEAK
Erabiltzaileen sraea.
Zaintzak balio duena ordaintzeko prest dauden kontzientziatutako herritarrak.
Kooperatiba babestuko duen komunitatea.
FORMAKUNTZA ETA ORIENTAZIOA
Langileak izango dira, batez ere, kooperatiba aurrera aterako dutenak eta horretarako, jakintza berri asko beraienganatu behar dute.
Bazkide kolaboratzaileek formakuntza eta orientazioa eskainiko dute.
KOOPERATIBA ERATU
Irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala izango da.
Bazkide guztiek izango dute boto eskubidea, baina errektore kontseiluan langileek gehiengoa osatu behar dute.