03

Kooperatibaz harago

Ukaezina da, kooperatibaz harago, badirela baliagarriak eta egingarriak diren beste alternatiba batzuk ere:

BESTE KOOPERATIBA BATEN JARRAIPENA

Beste lurralde batean jada osatuta dagoen zaintza kooperatiba batekin behin-behineko lotura hitzartu, gerora era autonomoan funtzionatu ahal izateko, edo kooperatiba horren hazkundea adostu. Lehiekortasuna alde batera ui, eta kolaborazioaren bitartez, guztioi ondo datorkigun metodoa sortu daiteke.

ELKARTE BAT

Sektorean erreferentziazkoa izango den elkarte bat eratu. Lan-poltza bat izango luke, eta zaintzaile eta erabiltzaileen arteko intermediazio lana egingo luke. Lan-baldintza onak eskaintzen dituzten kontratuak bakarrik egingo lirateke.

Gainera, elkarteak langileei zuzendutako aholkularitza eskainiko luke, eta langileen arteko harremank sustatuko lituzke.

INTERKOOPERAZIOA

Lurraldean jada badaude sektoreari ekarpen handia egiten dioten kooperatiba eta elkarteak. Horien arteko interkooperazio proiektu bat sortzeak baliabideak optimizatzeko eta proiektuak indartzeko balio dezake, baita elkarlanerako bide berriak sortzeko ere.