04

Proposamenak

Ekoizpen lokala

mantendu eta zabaltzea

Lehen sektorerik gabe ez dago zirkulartasunik

  • Ekoizpen-jarduerak babestu eta sustatzeko politikak garatzea.
  • Hondarribiko Botika Agroaldean bezala, Nekazaritza ekologikoa sustatzea lurzoruaren erabilera lagapeneko proiektuen bidez.
  • Sorburu Baratza elkartea bezalako baratze komunitarioak sortzeko pizgarria.
  • Hiri-nekazaritza eta tokiko kontsumoa sustatzea, tailerren, propagandaren, dirulaguntzen eta beste politika batzuen bidez.

Elikagaien xahuketa murrizteko ekintza-plan bat egitea, honako hauek barnean hartuta:

 

  • Kontsumo kontzienterako hezkuntza-proiektua, elikagaien aprobetxamendu integralerako eta stokca kudeatzeko .
  • Bidasoa Behereko elikagaien xahuketaren behatokia.

Elikagai-hondakinak

murriztea

Xahutzea saihestu eta monitorizatzea

Hondakin organikoen

kudeaketa optimizatzea

Gehiago konpostatu eta tokian-tokian.

  • Larrabetzuko herriaren ereduan oinarritutako proiektu pilotu bat garatzea, nekazariak eragile konpostatzaile izanik.
  • Konpostajeko zentral kooperatibo bat sortzeko bideragarritasun-azterketa egitea.
  • Herritarren artean organikoen arteko bereizketa sustatzea, hezkuntza-ekintzak zabalduz.
  • Eskualdeko hondakinen ekoizpenari eta kudeaketari buruzko datuenganako sarbidea zabaltzea.
  • Sektoreka datu espezifikoak sortzea.
  • Ingurumen-hezkuntzako politika zabala, zeharkakoa, parte-hartzailea eta iraunkorra egitea.
  • Ingurumen-hezkuntzako zentro baten bideragarritasuna aztertzea

Hiritarren parte-hartzea

eta ohitura aldaketa

Ezagutza eta erantzunkidetasuna