AUZOETATIK
Auzoetan oinarritutako hiri eredu baterako diagnostiko eta proposamenak.
Irungo auzoen azterketa Bidasoako trantsizio eko-sozialerako behatokiaren lan ildoen baitan kokatzen da.
Irungo hiriak duen dimentsioarengatik, trantsizio eko-sozialak ezinbestean, hiri eredu deszentralizatu baterantza jotzea eramaten gaitu.
Horrenbestez, auzo eta barruti eskala diseinatzen hasi behar da, zeienetan espazio publiko, zerbitzu eta ekipamendu egokiak egongo diren biztanle guztien eguneroko bizitzak asebetetzeko.
Lan honek datu estadistikoen analisia eta Oiaso federazioko auzo elkarteen partaidetza prozesuaren bitartez burutu da.
Ondoren, auzokako datu sozio-demografikoen laburpena, zerbitzu eta ekipamenduen auzokako balorazioa eta barrutien zein bakoitzak izan beharreko zerbitzu eta ekipamendu minimoen proposamena aurkezten dira.