NEKAZARITZA KOOPERATIBA
Behe Bidasoan eukiko lituzkeen aukerak eta hutsuneak
Ikerketa honek Behe Bidasoan nekazal test gune baten sorrera aztertzen du, krisi ekosozialaren eta lehen sektorean belaunaldi erreleboaren gabeziaren testuinguruan. Helburua nekazarien lan-baldintzak duintzea eta elikadura sistema iraunkorrak sortzea da, agroekologiaren eta Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen ikuspegitik. Horretarako, Euskal Herriko test gune esperientziak aztertu dira, tokiko eragileekin elkarlanak garatu eta jardunaldi zein elkarrizketetatik jasotako ekarpenak baliatuz. Emaitzek erakusten dute test gune batek aukera emango lukeela nekazari berriei sarrera errazteko, prekarizazioa murrizteko eta tokiko garapen sozioekonomiko eta ekologikoan ekarpen esanguratsua egiteko.