Select Page

NEKAZARITZA KOOPERATIBA

Behe Bidasoan eukiko lituzkeen aukerak eta hutsuneak

 

2024-25 kurtsoan lantzen ari garen ikerketa lerroa da: Behe Bidasoan Nekazaritza Kooperatiba bat eratzeak ekarriko lituzkeen onura eta hutsuneak. Kooperatiba egiturari esker nekazaritza jarduerari behar duen eskalabilitatea ematen ahal zaion ikusi nahi dugu, ze baliabide ideal beharko liratezkeen eta baliabide hauek lortzeko ze aukera dauden Bidasoaldean. Ekonomia zirkularra elikadura alorrean aplikatu nahi badugu ezinbestekoa dugu lehen sektore sendo lokal bat, beraz, lehen ikerketa lerro horren jarraipen gisa ulertzen dugu honako hau.

 

Helburuak

Nekazaritza kooperatiba baten sorreraren aukerak eta beharrak aztertzea Bidasoaldean, inguruko lehen sektoreko jarduera suspertzeko eta ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko. Helburu zehatzak dira merkatu potentziala identifikatzea, ustiaketa-espazio egokiak zehaztea, ekintzaile profilak definitzea eta kooperatibak eskainiko lituzkeen aukerak ezagutzea.

Zertarako ikertuko dugu

  • Lurraldean nekazaritza kooperatiba baten beharra dagoen ebaluatzeko.

  • Baliabide naturalak eta giza baliabideak aztertzeko.

  • Proiektu erreal eta bideragarria sortzeko oinarriak ezartzeko.

  • Sareko lanari eta komunitatearen autogestioari bide emateko.

 

Espero ditugun emaitzak

  • Nekazaritza kooperatiba bat sortzeko aukeren eta beharren inguruko ikerketa-txostena.

  • Parte hartutako eragileen mapa eta kontaktu-sarea.

  • Bibliografia azterketa eta gomendioak.

  • Lurraldeko lehen sektoreko dinamizazio aukeren identifikazioa.

  • Proiektu baten aurre-diseinu edo ibilbide-orri posible bat.

Aurreikusten den publikazio epea: 2025eko uztailerako

 

Ikerlariak

  • Garazi Alcorta: soziologian graduatua eta Ekonomia Sozialean berezitua.

  • Dornaku Lanz: soziologian graduatua eta Ekonomia Sozial eta lehen sektorean berezitua.